2012/12/08

2012-12-02 Leioan kantujran

Abenduaren 3aren atarian Leioa bisitatzeko aukera izan genuen aurtengoan.
Euskararen eguna dela eta kantua eta euskara uztartu genituen Leioako kaleetan. Aitzakia edo arrazoi bikaina bai bata zein bestea!
Eguraldi traketsa izanda ere jendeak ederki erantzun zuen eta lagun giro ederra izan genuen. Igande eguerdia goxatzea izan genuen helburu eta espero dugu jendeak hala sentitu izana. Dagoeneko hango kaleak eta txokoak ezagutzen ditugu eta igande eguerdirako plan aproposa da herri hau bisitatzea.
Ea berriro elkar ikusteko aukera izaten dugun eta Leioatarrak aurtengoan bezain leial jarraitzen duzuen.



Eguneko argazkiak:

2012/10/14

2012-10-14 Orioko Goiko-kaleko jaiak

Aurten ere Orion egon gara!

Goikokaletarrek gure bihotzaren zati bat harrapatu ziguten aspaldi, eta dagoeneko kale egin nahi ez dugun zita izaten da urriaren erdi aldeko hau. Esan daiteke, gure historia eta jai hauen historia nahiko lotuta daudela. Hasiera beretsuak izan baikenituen.
Azken urtetan gauza arraro bat pasatu izan zaigu.
Kantuan egin behar dugun garaian, euria egin izan digu.

Ez dakigu, gaizki kantatzen dugulako den edo gaizki jotzen dugulako, baina euriaren kontuari konponbidea eman beharko genioke.

Aurten, kalejira txiki bat egin dugu eta ondoren plazan jotzen hasi gara. Orduan zaparrada hasi da eta jai batzordearen tabernan, garai bateko sagardotegian jo dugu. Basarri bera kantuan ibili zen tokian aritzeak ere eman dio xarma berezia lokalari.
Beti bezala ederki erantzun dute Goikokaletarrek, tortilla bikainak eta giro aparta izan dugu. Hori da umorea eta eztarri finak dituzuenak!

Akordatzerako 14:30ak pasa dira eta bukatzeko ordua iritsi zaigu. Gero bazkari ederra egin dugu eta talde txikiagoarekin bada ere, lagun artean ederki ibili gara.

Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen eta ea datorren urtean elkar ikusteko aukerarik dugun!!!
Gora Goikokale!

Eguneko berriak: Hitza, Noticias de Gipuzkoa, Karkara, Karkara1

Eguneko irudiak





2012/10/07

2012-10-05 Ordizian kantu afaria

Joan zen urriaren 5ean Ordizian izan genuen hitzordua.

Azkenean, Hitzarok antolatutako kantu-afaria kantu-jiran bihurtu behar izan genuen. Arratsaldean, tenperatura ederra eta kaleko giroa aprobetxatu genuen.

22:00ak arte etenik gabe ibili ginen lagunartean. Kantatu eta kantatu, bai Garagartza plazan, bai Urdanetaren aldamenean zein Pottoka tabernaren aurrean.

Ederki ibili ginen eta bat baina gehiago gustura sumatu genuen.

Euskara, kantua eta ondo pasatzea bat etor daitezkeela ikusi genuen Goierriko bihotzean. Menua aldatu bazen ere espero dugu jendearen aho zaporea ez mikaztu izana. On egin zigun eta gainontzekoei ere hori opa diogu.
Ea bide honetan berriro elkar ikusteko aukera dugun.

Eguneko berriak: Hitza

Eguneko argazkiak:

2012/10/02

2012-09-29 Ormaiztegin San Migel jaiak

Ez da Ormaiztegira San Migel egunez joan garen lehen aldia. Orain arte beti erantzun izan digu oso ondo Ormaiztegiko herriak eta aurtengoan ere ez zuen kalerik egin.
Afaltzen jende ugari, errealzaleak gustura derbia irabazi zuelako eta Athleticzaleak penak ahazteko gogoz.
Jende mordoxka bat bildu eta denak batera giro ederra sortu zuten. Poliki-poliki berotu ziren eztarri gehienak, nahiz eta baten bat hasiera hasieratik kanta bat edo beste eskatu eta eskatu ibili zitzaigun.
Denborarekin eserlekutatik jaiki eta dantzarako gogoa piztu zen eta halaxe amaitu genuen. Kantuan goxo-goxo eta dantzan elkarrekin. Partehartzea bikaina eta gaugiroa hare eta hobea!
Honelako tokietara joatea ederra da guretzat!
Ea berriro joateko parada izaten dugun...

2011ko kronika

Eguneko berriak: Hitza1, Hitza2, Hitza3,


Eguneko argazkiak:


2012-09-23 Urretxun Euskal Jaia

Beste behin ere herrian jotzeko aukera izan dugu. Gure txoko kuttun bat da Iparragirreren jaiotetxe aurrealde hori eta baita Urretxuko euskal jai eguna ere.
Eguerdia garai ederra da lagunartean egoteko eta kantuak batuta ederki pasatzeko. Ez dakigu behin ere baino jende gehiago batu ote genuen, baina, giro ederrean pasa genuen kalean egon ginen tartea.

Herritarren goxotasuna sentitu genuen eta eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Hori askotan ez baita hala gertatzen.

Ez dedila euskara eta kantua egun bakarrera mugatu. Urte guztia daukagu hori horrela izan ez dedin!!!!
Egun hau berezia ere izan zen. Estreinua izan baikenuen karroaren moldaketan. Dagoeneko motorizatu dugu eta dagoeneko ez daukagu indarka ibili beharrik. Zorionak burua nekatu duzun horri!!!!

Eguneko argazkiak ondoren:


Egun horretako goizeko bideo bat. (Gotzon Aranbururen eskutik):

2012/08/21

2012-08-17 Ondarroan arrantzale eguna


Beste behin ere Ondarroako Arrantzale egunean egoteko eta parte hartzeko aukera izan dugu. Giro ezin hobea, eguneko tenperaturek goia jotzeko zorian eta festerarako gogo haundia.
Ederki pasa genuen, partehartze zabala eta kantatzeko griña erakutsi zenigutelako.
Hitzak soberan daude honelako egun baten ondoren. Beste behin ere eskerrik asko gurekin egon zinetenoi eta ea datorren urtean ere elkarrekin egoteko aukera dugun.
Hauxen da peni dakaguna...

Aurreko urtetako berriak: 2011, 2010, 2009




Eguneko argazkiak ondoren:




Eguneko bi bideo:





2012/07/22

2012-07-21 Otxandion Santamañak


Aurten bigarren aldiz Otxandiora bisita egiteko aukera izan dugu. Ermitaren inguruan itzal ederra zegoen eta bazkari eder bat egiteko aitzaki haundirik ez dugu behar. Ederki zaindu gintuzten Ibon eta konpainiak eta ezin kexatu. Bide batez, eskerrik asko etxean bezela sentitu arazteagatik!
Beroketa poliki-poliki joan zen, bazkalaurretik pixkat kantatu, bazkalondoren motorrak berotu eta banakoa dantzatzeko, jendeak ez zuen perezarik edo giharretako arazorik aurkeztu. Biba zuek!!!
Dantzari bikainak eta kantari bikainak daudela Otxandion!!!!
Kalean jarraipena egin genuen geratzeko aukera izan genuenok eta 22:30ean ia etxeratu ezinik ibili ginen. Datorren urterako ere zerbait utzi beharko genuke, ezta?
Laburbilduz, egun ederra eta giro ezinhobea.
Ea berriro elkarrekin egoteko aukera dugun...
Berriak: Anboto, Anboto1
Iazko berria: BMA 2011

Eguneko argazkiak hemen:


2012/07/13

2012-07-12 Antzuolako jaiak


Dagoeneko Antzuolan gure etxean bezala ibiltzen garela esatea ez dugu alperrik esango.
Jaiak hasi baino lehen herri afaria egin eta kantuan girotzea plan ederra dela pentsatzen dugu. Bai horixe!
Lagunarte eta giro goxoan 0:00ak noiz iritsiko zain egon ginen eta hantxe ikusi genuen hontza kanpaidorretik behera.
Sua, musika, zarata eta festarako gogoa plazan antzematen zen. 5 minututan gainezka jarri zen plaza!
Hortik aurrera gure lanak erreztu besterik ez ziren egin. Kantatu eta dantzatu zuen koadrila bikaina inguruan izan genuen eta esan daiteke nekeak erretiratu gintuela. Ederki pasa genuen beste behin ere eta bihotzaren zati bat Antzuolak lapurtu zigun. Segi horrela!

Eguneko berriak: Goiena, 
Aurreko berriak: 2011

Jaietako Antzuolar baten argazkiak

Argazki bilduma 2012

2012/05/23

2012-05-13 Leioan kantujiran


Ez da Leioara joaten garen lehen aldia, eta badakigu askok uste duten baina euskarazale gehiago eta kantuzale gehiago dagoela.
Igande goizean eguraldi ederra lagun kalez-kale ibili ginen, kantu-kantari noski!
Kaletar bakoitzak bere erara parte hartu zuen. Batzuk kantuan, besteak entzule gisan, baina gehienak gustura ibili zirela sentitu genuen. Txaloak jotzeko jendeak ez zuen alperkeririk erakutsi. Euskara eguneroko kontua dela gogorarazi nahi izan genuen eta ondo pasatzeko beste tresna bat izan daikeela ere bai.
Segi horrela!

Eguneko argazkiak:



2012-05-11 Zeanurin kantu afaria

Aurtengo maiatzaren 12an Zeanurira bisita egiteko aukera izan dugu.
Arratia bigarrenez bisitatzeko aukera izan dugu eta oraingoan ere ederki pasa dugu. Lehen kantuak proba moduan kantatu eta gero dantzarien emanaldia izan dugu. Neska koadrila honek hanka arinak dituztela frogatu eta ondoren beraien eta gainontzekoen ahotsak jarri ditugu proban.
Afaria berandu izan bada ere kostata joan gara frontoira, gustura geundenaren seinale.

Egunero zerbait ikasten denez, oraingoan zera ikasi dugu. Gipuzkoarrak kalejiran joaten batetik bestera musika joaz, Zeanurin berriz, BIDEKOA eginez joaten dira. Ea hurrengo batean ere gogoratzen garen!

Frontoian ederki afaldu eta beste ordu pasatxoko beste saio bat egin dugu.  

Ea berriro elkarrekin kantatzeko aukera dugun...

Eguneko berriak: udalaBegitu,

Eguneko argazkiak:

2012/05/07

2012-05-06 Idiazabalen XV. Gazta eguna

Aurten hirugarren aldiz Gazta egunean izateko parada izan genuen.
Bazkaloste ederra egoten da urtero eta aurtengoan eguraldiak errespetatu zigula esan behar. Bazkalondoren kanta eta dantza nahi adina egin ahal izan genuen eta ederki pasa genuen.
Ondoren kalera eta Pilarrenean beste saio luzea egin genuen.
Han, lekuaren goxotasunak tarte goxo batera eraman gintuen. Jendeak ederki erantzun zuen beste behin ere eta horrela zaila izaten da etxerako bideari ekitea.
Ederki pasa genuen arratsaldea. Ea datorren urtean errepikatzerik izaten dugun!


Eguneko argazkiak:




Eguneko berriak: udala Hitza, DV,

Eguneko egitaraua hau izan zen:

Maiatzak 6, igandea, XV. Gazta Eguna
10:00etan: Artzainek postuak irekiko dituzte.
11:00etan: Herriko artzainak gazta egiten hasiko dira era zahar eta modernoan.
11:00etan: Artzainak bere artaldearekin herria zeharkatuko du.
11:30ean: Gazta ketzen eta ardi mozte ikuskizuna, eskuz eta makinaz.
13:00etan: Omenaldia Antton Irizar zenari (Gazta Egunaren sortzailetakoa zen zendu
berri den alkate ohia) eta Idiazabal Jatorri Izendapenari (25. urteurrena du).
13:30ean: Sari banaketak: postu dotoreenari eta gazta onenari.
14:30tan: Herri bazkariarako ateak irekiko dira.
Ondoren: Bentazaharreko mutiko alaiak taldekoen kantaldia.


Bide batez, 2011ko argazkiak jarriko ditugu ondoren:


2012/04/28

2012-04-27 Legazpin kantujira

Ostiralean plaza berezi batean parte hartzeko aukera izan genuen. Legazpitik horren gertu bizi eta zeharka bada ere Legazpin bizipen ugari izanda ere, ez genuen bertan jotzeko aukerarik izan oraingo honetara arte. Eguraldia ez genuen lagun izan, baina bai koadrila eder bat. Aterpeak eta arkupeak aprobetxatu eta ederki jardun genuen kantuan tarte luze batean. Zaparradak ez zuen jendea atzera bota eta jaietarako irrika somatu genuen kalean. Ea hurrengo batean berriz elkartzeko aukera dugun. Bitartean jarrai horrela.

Eguneko berriak: zingizango, Goierriko Hitza

Eguneko argazkiak

2012/02/05

2012-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa

Egia esateko joan den San Martin Loinazko egunak  ez zuen kalerako gonbita berezirik egiten.

Arratsaldean euria eta tenperatura baxuak egin ziguten bisita eta kalean ibiltzeko ez zen girorik onena sumatzen.

Dena den, Beasaingo herritarrak erantzun polita eman zuten beste behin ere. Lehenik eta behin plaza azpiko estalpean eta ondoren Bideluze inguruan. Horrek beroa eman zigun eta aho zapore gozoa ere bai. Horrela joan liteke edonora, nahiz eta jakin horrelakoak ez direla toki askotan aurkitzen

Egunak beste kontu pozgarri bat ekarri zigun. Endikak gurekin egin zuen saioa lehen aldiz. Baxuarekin lagundu zigun eta pixkanaka ekimena aberastuz goaz. Ongi etorri taldera!


Eguneko berriak: DV, Hitza, Beasain egunez egun, bezperako Noticias de Gip., bezperako DV,
Eguneko argazkiak ikusgai: