2009/04/06

2009-04-05 Gasteizen Korrika ongi etorri eta gero arte!

Ibon (e)k argitaratua 19:13 e(t)an

Korrikak 16. aldiz bukaera borobila eman zion apirilaren 5ean. Guk, bertan gonbidaturik egoteko aukera edo pribilegioa izan genuen.
Eguraldia ederra, bukaera hunkigarria eta bertan sortu zen giroa...
Landatxon bazkaldu genuen eta han kale animazioko taldeek girotu ziguten jatordua.
Hau artista mordoa izan genituenak inguruan!!!!
Segi horrela gaztek!!!
Bazkari ederra barneratu ondoren bazkaloste ederra izan genuen. Kantua eta dantza nahastu zitzaizkigun eta orduak aurrera joan ahala tenperatura igotzen joan zen (Siberia-Gasteizen hori lortzea ez da makala).
Hortik aurrera aiztogile (kutxi) kalean ibili ginen jendearen laguntza beroarekin.
Han bizitakoak ikusi ondorengo lehioan.

Ez dago erantzunik "2009-04-05 Gasteizen Korrika ongi etorri eta gero arte!"